XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Tom hizketan hasi zen.
- Inor hil al duk hik? galde egin zidan.
Ez nion erantzun.
Dagonilaz geroz sei gizon hil zituela aitortu zidan; baina ez zen gure egoerataz konturatzen, nahi ere.
Neu ere ezin nintzan oraindik zuzendu, asko sofritzen ote zuen galdatu nahi nion nere buruari; balataz pentsatzearekin batean, gorputz guztira heien berotasuna zetorkidan.
Bestalde zen ordea benetako galdera; halere lasai nengoen: gau guzia genduen heriotza ulertzeko.
Tom ixildua zen unetxo bat zuelarik, zeharka begiratu nion eta xuri-xuri zegoela ikusi nuen, farregarri eta mixerable.